Gaur bertan Madrilen izan da Estatu mailan dagoen izozki txapelketa nagusiaren finala, hau da, ‘Concurso Cattabriga & Anhcea al Mejor Sabor Nacional’. Bertan, Hirugarren postua lortu du Fernando Alberdik, Getariako ‘Dona Doni izozkiak’ ordezkariak.

Getariako izozki dendak orain dela bi aste lortu zuen finalerako txartela Orensen jokatu zen kanporaketan.

Hilabete honetako Artzape aldizkariko elkarrizketatua bera izango da, zer kontatu ote digu? zergatik ari da txapelketan parte hartzen? Bitxikeri guztiak papereko edizioan!

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude