Aurtengoan beste kultur ekitaldi batekin gatoz. Hala, Izaro, Nøgen eta Marlik musika taldeek Getariako Artzape Fest ekitaldian parte hartuko dute datorren apirilaren 20an. Cristobal Balenciaga Museoan egingo da kontzertua, gaueko 21:30etik aurrera.

Euskal musika eszenako hiru talde hauek estilo propio batekin oholtzaratzen dira. Izaro Andres 2014an murgildu zen musikaren munduan, Paradise abestiarekin ezagun egin zenean. Horren ostean Om diska kaleratu zuen kantautore mallabiarrak, eta aurten kaleratu du Eason lana. Getariako kontzertua Eason diska aurkezteko giraren barruan eskainiko du.

Aldiz, Donostiako Nøgen taldean 2016. urtean sortu zen; musika exotikoarekin lagundutako ahots ahaltsuak dituzte bereizgarri. Zumaiatik etorriko da Marlik taldea, eta estilo ezberdinetatik eratorrita, blues eta rock and roll doinuak nahasten dituzte taldeko kideek.