Abian da “Eskola Inklusiboa” Herri Ekimen Legegilearen sinadura bilketa. Honen helburua euskal hezkuntza sistemak jasaten duen eskola-segregazioaren eztabaida Eusko Legebiltzarrera eramatea da. Ekimen hau Zubiak eraikiz elkarteak bultzatu du  eta hainbat hezkuntza, gizarte eta politika eragileen babesa jaso du. Lau hilabeteetan 10.000 sinadura biltzea da helburua.  Sinadurak biltzeko modu eraginkor eta errezena “Eskola Inklusiboa ” sortutako web orriaren bidez da: Sinadura jasotzeko hurrengo loturari sartu behar da:

https://www.ilpeskolainklusiboa.eus/sinatu-ilp

Kanpaina honi buruz informazio gehiago eskuratzeko sartu hurrengo loturan:

https://www.ilpeskolainklusiboa.eusp