Urtarrilaz geroztik itxita dago Cristobal Balenciaga Museoa, erakusketa berria prestatu ahal izateko. Heltzear da eguna, eta larunbatean zabalduko dute “Balenciaga. Moda eta ondarea”.

Iaz mendea bete zen Balenciagak bere lehendabiziko negozioar ireki zuenetik; aurten mende erdia izango da 1968an erretiroa hartu zuenetik. Hain justu, bere ibilbidearen errepasoa egin asmo du erakusketa berriak, “bere obrak Parisen, Madrilen, Bartzelonan eta Donostian utzi duena bistaratuz”.

Erakusketaren atal batek Balenciagaren obrak 1968tik gaur egunera arte egindako bidea izango du erakusgarri. Beste zatiak 1917tik atzera egingo du, Donostian lehen negozioa irekieratik mundu mailako etxe guztiak itxi arteko ibilbidea errepasatuz.

Artzaperen martxoko alean zehaztuko dizkizuegu erakusketaren ezaugarri gehiago.