Itzulia Basque Countryk zale ugari mugiarazi zituen astelehenean Garate gainera. Bide horretan ibilitako herritar batek jakinarazi digunez, bizkotxo artean ezkutatutako torloju eta bestelakoekin egin zuten topo hilerria baino beheraxeago, argazkian ikus daitekeen moduan. Txakurrei eragin diezazkieken kalteez arduratuta eman digu horren berri.