Herrerieta kalearen behealdean azken egunetan arratoi kopurua hazi egin dela jakinarazi dute bertan ibili diren hainbat herritarrek zein negozioetako arduradunek. Hauen tamaina harrigarri suertatu zaie haietako batzuei.

Bertako establezimendu bateko arduradunak azaldu duenez, aurreko astean lokaleko atea itxita mantendu behar izan zuten lau egunez, arratoiak negoziora sartzeko arriskuagatik. “Arratoiek ez lukete egon beharko ez Herrerieta kalean, ez beste kaleetan”, adierazi du.

ARTZAPE Udal Gobernuko ordezkariekin jarri da harremanetan eta aitortu dute ez dutela arratoi kopurua areagotu izanaren berririk. Alabaina, adierazi dute balitekeela azken egunotako euriarekin mugitu izana. Halaber, protokoloan jasota dagoenez, hilero jartzen omen da arratoientzako pozoia kaleetan. Bertako bizilagunek, ordea, gabezia sumatzen dute arlo horretan.