Datorren larunbatean, maiatzaren 12an, 12:00etatik aurrera Klik Eguna ospatuko da Getariako frontoian, herriko Gure Esku Dagok antolatuta. Bertan, herritarrek euskal nazioaren burujabetzaren inguruan zergatik erabaki nahi duten azaleratuko dute. Ondoren, giza kate txiki bat osatuko da ekainaren 10eko giza kate erraldoiari begira giroa berotzeko. Festa amaitzeko, Tarragonatik etorritako Colla Jove casteller taldeak emanaldia egingo du.

Jadanik ekainaren 10eko giza katerako izena eman dutenei beren eskuzapia eramatea eskatzen zaie, bertan, norberaren erabakitzeko arrazoia idazteko. Oraindik izena eman ez dutenek, berriz, asteburuan izango dute horretarako aukera: ostiralean 19:00etatik 21:00etara Kale Nagusian, larunbatean 12:00etatik 14:00etara Kale Nagusian eta igandean 12:00etaik 14:00etara Meagas auzoan. Giza katerako izena emateaz gain, kamisetak erosteko aukera ere egongo da.