Joan den martxoak 8an Euskal Herriko Mugimendu Feministarekin “planto” egin genuen. Lau arlotan kokatu ziren oraingoan aldarrikapen nagusiak: lan greba, zaintza greba, ikasle greba eta kontsumo greba. Plantoarekin salatzea lortu zen, inoiz ez bezala, merkatuak emakume askoren egunerokotasunean sortzen dituen zapalkuntzak: lan egun amaigabeak, soldata baxuak eta beste hainbat arrisku eta duintasunik gabeko egoerak. Horietan nabarmenak dira etxeko eta zaintza lanen prekarizazio bortitza. Han eta hemen, zenbait plaza eta kaleetan, ozen eta tinko nabarmendu zen emakumeen lan eta zaintzak bizitzari eusten diola eta, beraz, gutxietsita eta ikusezina dagoen  izeberg zati horri bere lekua eman behar diogula.

Egoera horren beste adibide bat izan da andaluziatik edo marakotik etorri zaizkigun nekazaritzako sasoietarako lanetan  dabiltzan emakume migrante askoren testigantza izugarriak. Nekazaritza ere bizitzaren zaintzarako oinarrizko begikatea izanik, langile klasearen esplotazioaz gain, eraso sexista eta bortxaketa egoera jarraituen beste adibide nazkagarria izan da.

Emakumeek egindako lana bizitzaren sostengurako oinarrizkoa dela azpimarratuz, Getariako Eskubide Sozialen Kartak hurrengo ekainak 21 eta 28an bi proposamenekin dator eredu ekonomiko kapitalista, kolonial, produktibista, heteropatriarkala, eta ez demokratikoaren eztabaidarekin jarraitu eta gure esku ditugun erresistentzia aukera eraikitzaileak mahai gainean jartzeko asmoz.

** Ekimen bakoitzaren inguruko informazioa data hurbildu hala emango dugu.