EMAKUME MIGRANTEEN ESPLOTAZIO EGOERA EUSKAL HERRIAN

Data: ekianak 28, 19:30tan

Lekua: Alhondegian

Malen Etxea emakume etorkinen elkarte bat da, “Hegoaldetik” etorritakoena. “Neoliberalismotik kanporatua” gisa definitzen dira,  XX. mendearen amaieran María Galindo feminista bolivarrak azaldu zuen bezala.

Emakume langileak dira eta elkartekideen % 90 “interna” gisa lan egiten dute, nahiz eta beraien zeregin nagusia adineko pertsonen arreta izan eta menpeko pertsonak zaindu; hau da, bizitza zaintzen dute.

Malen Etxeak emakume  ekintzaileen hausnarketa feminista sustatzen duen elkartea da. Bide horretan, guztiok bizitza duina, indarkeriarik gabekoa, parekidea, justizia sozialean oinarritua eta lurrari errespetua izateko eskubidearen alde lan egiten duten militante feministak dira Malen etxeko emakumeak.

Halaber, Malen Etxea  Emakumeen  Giza  Eskubideen  Defentsan jarduten da, batez ere, emakume migratzaileenak. Horretarako, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitza lortzeko norbanakoen eta taldeen ahalduntzea sustatzen dute.

Malen Etxea elkartetik honako arlo hauek garatzen dituzte: asistentzia (lan-baldintzak, baliabide instituzionalak…), etxerik ez duten emakume etorkinei arreta zuzena (Zestoako Malen Etxea albergearen bitartez), autonomia ekonomikorako formakuntza, ahalduntzea eta asoziazionismoa (indarkeria matxista ekiditzeko modu bezala), eraldaketa sozialerako hezkuntza ( langile migratzaileen egoeraz sentsibilizatuz eta nazioartean emakumeen giza-eskubideen defentsarako dauden herraminta desberdinez jabetuz) eta gaur egun Euskal Herriko emakume migranteen egoerak ikertzea.