Salbatore jaien baitan, abuztuaren 7an, egingo da Elkanoren Lehorreratzea. Aurten bada berrikuntzarik, izan ere, lau urtetik behin bete beharreko lekuez gain, aldaketak izan dira. Nagusiena Elkano berarena, Manuel Gorostiagak utzitako lekua Iñigo Isastik beteko baitu. Adierazi duenez, dagoeneko urduri dago. Ekitaldian izan dira aurten lagun izango dituen tripulatzaileak ere, horien artean zozketaz aukeratutako bi berri: Gorka Lazkano eta Gaizka Gorostiaga.

Kontinenteetako ordezkariak ere aurkeztu dituzte. Bide batez, zozketa egiterakoan izandako irizpide aldaketa azaldu dute berriro:  parekidetasuna bultzatu zein ahalik eta getariar gehienei aukera emateko asmoz, bai kontinenteetako ordezkariak, bai lantzariak nahiz gurdi gidariak neska zein mutil izango dira. Horrela, Eneko Miralles, Hostaizka Etxeberria, Ibai Eizagirre, Judith Lazkano eta Maialen Urresti izango dira kontinteetako ordezkariak.

Hona hemen azken hauen lehen iritzi bideoa: