Salbatore jaien baitan, abuztuaren 7an, egingo da Elkanoren Lehorreratzea. Aurten bada berrikuntzarik, izan ere, lau urtetik behin bete beharreko lekuez gain, aldaketak izan dira. Nagusiena Elkano berarena, Manuel Gorostiagak utzitako lekua Iñigo Isastik beteko baitu. Adierazi duenez, dagoeneko urduri dago. Ekitaldian izan dira aurten lagun izango dituen tripulatzaileak ere, horien artean zozketaz aukeratutako bi berri: Gorka Lazkano eta Gaizka Gorostiaga.

Hona hemen Artzape aldizkariak beraiei egindako elkarrizketaren bideoa: