Matematikoki, duela bi aste irabazia zuen Ander Etxegoienek Eusko Label Ligako patroi onenaren mailota. Atzo jokatu zuten, ordea, denboraldiko azken bandera Portugaleten, eta horren amaieran jaso zuen mailota Etxegoienek. 16 punturekin amaitu du denboraldia Etxegoienek; atzetik geratu da 11rekin Iñigo Larrinaga Ondarroako patroia, eta hirugarren, 10 punturekin, Gorka Aranberri Oriokoa.

Getariarrak lehen denboraldia du San Pedroko traineruan, eta emaitza bikaina lortu du arlo pertsonalean.

Bideoan (07:45etik 09:05era) ikus daiteke Etxegoienek saria jaso zuen unea.

Bideoa eta argazkia: Eusko Label Liga