Atzo arratsaldean Iruñean egindako ekitaldi batean ireki zuten Euskaraldian parte hartzeko izen-ematea. Oraingoz horretarako jarri duten webgune baten bidez egin daiteke, baina datozen egun eta asteotan izango da egitasmoarekin bat egiteko aukera herriko kaleetan.

Parte-hartzaileek ahobizi edo belarriprest izango diren zehaztu beharko dute izena emateko garaian. Lehengoek euskaraz egingo diete ulertzen duten guztiei azaroaren 23tik abenduaren 3ra; bigarrengoek, euskaraz egiteko gai sentitu ez arren, entzuteko prest daudela jakinaraziko diete hizketakideei.

Euskaraldiak ariketaren nondik norakoak ulertzeko honako bideoa prestatu du.