Orain dela egun batzuk Iruñean egindako ekitaldi batean ireki zuten Euskaraldian parte hartzeko izen-ematea. Oraingoz horretarako jarri duten webgune baten bidez egin daiteke, baina datozen egun eta asteotan izango da egitasmoarekin bat egiteko aukera herriko kaleetan. Webgunez gain, Getarian, Turismo bulegoan edo liburutegian dagoeneko izena eman daiteke.

Parte-hartzaileek ahobizi edo belarriprest izango diren zehaztu beharko dute izena emateko garaian. Lehengoek euskaraz egingo diete ulertzen duten guztiei azaroaren 23tik abenduaren 3ra; bigarrengoek, euskaraz egiteko gai sentitu ez arren, entzuteko prest daudela jakinaraziko diete hizketakideei.

Euskaraldiak ariketaren nondik norakoak ulertzeko honako bideoa prestatu du.