Atzo, urriaren 1an, Adineko Pertsonen Nazioarteko eguna zela eta, pentsionistak kalera ateratzeko deia egin zuten. Milaka izan ziren Hego Euskal Herriko txoko desberdinetan manifestatu ziren herritarrak. Horren adibide dugu Bilbo: 35.000 lagun.
Gipuzkoako herri askotan ere mobilizatu baziren ere deialdi nagusia larunbaterako dago antolatuta.: Donostian, 17:30tan Alderdi ederretik.
Getariako Eskubide Sozialen Kartak, deialdiarekin bat eginez Getaiko haur, gazte, heldu eta zaharrak gonbidatzen ditugu Pentsionistek antolatu duten Larunbateko manifestaziora joatera. Aldarrikapen nagusiak, eta berauekin ere bat egiten dugu, honakoak dira:
  • Pentsio Duinak: gutxienez 1.080€koa, genero bereizkeriarik gabe.

    Urriak 1ko mobilizazioa Bilbo

  • Pentsio Sistema Publikoaren defentsa. Pribatizaziorik ez!
  • Azken urteetan aurrera eraman dituzten Pentsio eta lan erreforma desberdinak bertan behera uztea.
  • Gutxieneko soldata: 1.200€
  • Dependentzia egoeran dagoen jendearentzat zaintza sistema publikoa eta adinekoentzat laguntza.
  • KPI errealaren araberako igoera legez bermatzea.
  • Jasangarritasun faktorea baliogabetzea .
  • Genero arrakala desagerteraztea eta aurretiko jubilazioei penalizaziorik ez jartzea.

Amaitzeko Hego Euskal Herriko pentsionisten plataforma eta taldeek sinatzen duten idatzian jasota dagoena ere aipatu nahiko genuke: Aberastasuna badagoela. Bankuak erreskatatu eta obra publiko handietarako dirua dagoela ikusi dela eta hori, egoki banatzea eskatzen.