Asteburuan iragarri du Getariako Udalak Sahatsaga Goikoan beste 60 etxebizitza eraikiko dituztela. Horietako hogei salmenta librekoak izango dira; beste hogeina babes ofizialekoak eta tasatuak. Azken horietakoren baterako hautagai izan nahi dutenek, ezinbestez, izena emanda egon beharko dute Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan. Urriaren 16a arte egongo da horretarako epea. Udal ordezkariek azaldu dutenez, egitekoa errazteko, inprimakiak udaletxean ere badaude.

Bere aldetik, etxebizitzotan interesatuek bete beharreko baldintzak zehazteko ordenantza prestatzen ari da Udala, eta urtea amaitu aurretik prest izatea aurreikusten dute.

Bestalde, etxebizitza libreak nahi dituztenek Amenabarrekin jarri behar dute harremanetan, hura baita lursailen jabea eta enpresa eraikitzailea. Hain zuzen ere, duela urte batzuetatik du eremu horretan eraikin berriak egiteko asmoa, hasieran 30 etxebizitza eraki behar zituzten baina Udalarekin lortutako akordioari esker, beste 30 egingo dira.