Badakigu zer diren ahobiziak eta belarriprestak, Euskaraldian batzuek euskaraz egingo dutela eta besteak hala entzuteko prest egongo direla jakina da. Horiek hezur-haragizko bihurtu eta aurpegia jartzeko garaia heldu da, ordea. Zuk emango al duzu izena? Webgunean, liburutegian eta turismo bulegoan duzu aukera.

Baina ba al dakizu hori baino gehiago egin dezakezula? Ziur zeuk parte hartzea pentsatutakoan ingurukoren baten izena etorri zaizula burura, bai jarduteko bai entzuteko. Horiengana ere heldu nahi dugu, eta zure laguntzarekin errazagoa izango zaigu.

Horregatik, gonbidapena egin nahi dizugu Euskaraldia sustatzen laguntzeko. Zerbait egin dezakezula uste baduzu, batu gaitezen. Astelehenean, urriaren 8an, dugu hitzordua, 19:00etan, Alhondigan. Lagun dezagun euskara elkarrekin!

Euskaraldiaren inguruko zalantzak badituzu oraindik, hona azalpen bideoa: