Herritar batek ezagutarazi digu Jose Antonio Agirre Lekube lehendakariaren enparantzako haur parkearen egoera. Udazkeneko ohiko hosto erorketek eragindako kalteez gain, eremu horretan eguzki gutxi sartzeak dakartzanak jasaten ari dira haur nahiz gurasoak. Ondorioz, goroldioa dago jolasleku zein lurrean. Hala ere, ez da zoruan dagoen gauza bakarra, zapiak zein pipita azalak ere ikus baitaitezke.

Hori horrela, parkea garbitzeko eta, bide batez, jolasei berniza eman edo margotzeko premia nabarmendu du.

Hona parkearen egoera gaur goizean: