Jon Maiak hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, urriak 25, 19:00etan, Getariako Ulpiano etxean. “Extremaduratik bertsolaritzara. Integrazio istorio bat” lelopean egingo da hitzaldia eta Getarian Euskaraldia sustatzeko antolatu diren ekimenen baitan antolatu da ekimena.

Jon Maiak bere sustraietara jo eta bere familiaren jatorrietatik bertsolaritzaraino egindako bidea izango du aztergai, kontraesanak, Euskal Herriko kulturen eta hizkuntzen elkarbizitzaren bueltan dituen hausnarketak plazaratuz.

Hitzaldiaren helburua, jatorri ezberdinetako getariarrek hizkuntzen eta kulturen elkarbizitzaz eta izandako bizipenen bueltan hausnartzea da. ARTZAPE Euskara Elkarteak bi herritarren iritziak jaso ditu: Mikel Muñoa eta Abdelkebir Agdid.

https://www.facebook.com/655109037849590/videos/239787736717987/