Azaroaren 2an,ostiralean, 18:30ean, Getariako berdura plazan Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariak Ttak! emanaldia eskainiko du. Euskaraldia ekimenaren harira umorea ardatz duen bakarrizketa saioa da ondokoa eta Beatriz Egizabalek Lanku Kultur Zerbitzuak enpresarekin batera produzitu du. Emanaldi berezi hau Euskaraldia zer den gizarteratu, Euskaraldiaren baitan dauden dinamika eta jokabide proposamenak azaldu, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gertatuko denaren berri emateko sortu da. Azken finean, hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa eragitea da emanaldiaren helburu nagusia.

Horretarako, ikusleak egoeran jarri nahi ditu eta norbere hizkuntza jokabideen hausnarketa probokatu nahi du. Hona hemen bere aurkezpen bideoa: