Umorea ardatz hartuta, Euskaraldirako jakin beharreakoak azaldu zituen atzo arratsaldean Beatriz Egizabalek Ttak! bakarrizketa emanaldian. Berak Lasarte-Orian bizi izandako esperientzia oinarri zuela, euskaldun mota ezberdinak bereiztu zituen lehenbizi: euskaldun zaharrak, elebidunak, euskaldun berriak, hamarkadetan euskaraz arituta ere berri direnak…

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Ahobizi eta Belarripresten artean suerta daitezkeen egoerak ere irudikatu zituen, bertaratutakoen barreak eraginez. Mezu garbia utzi zuen, ordea, Berdura plazan: euskaraz aritzeko ariketa da eta ez elkarren gabeziak zein hutsak azpimarratzekoa.

Emanaldiarekin bat eginez, dagoeneko Euskaraldian izena eman dutenek egun horietan soinean eraman beharko dituzten txapak jasotzeko aukera izan zuten lehen aldiz.

 

Lotutako albisteak: