Larunbat honetan, azaroak 10, Urteroko Ohiko Batzar Orokorra ospatuko dute Getaitriko kirolariek, Alondegian, goizeko 11:30tan.
Bertan, urteko balantzea egin, eta ondorengo urtetarako proiektuak izango ditu mintzagai, adibidez, Getarian ospatzen diren Getri eta Duatloi txapelketak.
Ateak zabalik
Getaitrik azaldu duenez “Triatloian hasi edo probatu nahi duten herritarrak gonbidatzen ditugu bertara, inongo konpromezurik gabe”. Gainera, azaroak 17tik aurrera, azken urtetan bezala, larunbat arratsaldetako igeriketa ikastaroa jarriko dute martxan. Ikastaro hau, taldekideentzat izateaz gain, gainontzeko herritarrentzat ere irekia da, eta larunbateko bileran komentatuko dira ikastaroaren nondik norakoak.

 

Getri 2017-Getariako Triatloia from Txikota Komunikazioa on Vimeo.