Arrantzale Zaharren Elkarteak Iratxera bidaia antolatu du azaroaren 22rako. Getariatik, frontoi aurreko autobus geltokitik, 09:00etan abiatu eta egun pasa egingo dute. Bidean izango da hamaiketakoa, eta bueltatxo bat egiteko aprobetxatuko dute. 14:30ean bazkalduko dute Iratxen bertan; ondoren, bingo, dantza eta bestelako aisialdirako ekintzak izango dituzte. 19:00etan hartuko dute itzulerako autobusa.

Irteerarako izena emateko epea bezperan, azaroaren 21ean, amaituko da. Joan nahi dutenek 42 euro ordaindu beharko dituzte Laboral Kutxan irekita dagoen kontuan.