Oraindik Euskaraldian izena eman ez dutenek, aukera izango dute bihar goizean. Izan ere, horretarako mahaia jarriko da 11:00etatik 13:00etara plazan.

Parte-hartzaileek Ahobizi edo Belarriprest izango diren erabaki beharko dute izena emateko orduan. Lehenengoek azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute eta bigarrengoek, berriz, beraiei euskaraz zuzen daitezkeela adieraziko dute.

Bestalde, bihar plazara gerturatzen diren heritarrek Euskaraldiari atxikipena emateko argazkia ateratzeko aukera izango dute.