Hilabetetik gora falta da oraindik Gabonetarako, baina apurka hasi da giroa sumatzen: gozokiak dendetan, oparietarako ideiak iragarkietan… Kaleetan ere antzeman da gertutasun hori, izan ere, argiak jartzen hasi dira. Argazkian ikus daitekeena Kale Nagusian dago, frontoiaren ondoren.