Bi egunez, atzo eta gaur, Abisu Horian egon da herria muturreko fenomenoengatik. Atzo, hilaren 9an, amaitu zen abisu horia itsasaldeko arriskuagatik lehenengo bi miletan eta haizeagatik arratsaldean, 18:00etatik gaur goizeko 9:00etara,  berriro  jarri zen martxan abisua. Izan ere, 14 orduz, hego-osagaioko haize-boladek 40-120 kilometro orduko abiadura gainditu dituzte.

Haizea nagusi

Gurean, ordu kritikoa gaueko 1:30etatik 3:30 bitartera izan da. Bertan, 120 kilometro orduko haize boladak izan dira. Hona hemen Euskalmetek orduro emandako iragarpena eta datuak:

Eraginak herrian

Haizearen eraginez, hainbat edukiontzi lekuz kanpo agertu dira gaur goizean. Irudian ikusten den bezala, Cristobal Balentziaga kaleko ontzia errepide erdira mugitu zen eta bestalde, San Anton mendiko eskaileretan zuhaitz batek bidea oztopatzen du haizearengatik erori ondoren.

Hize boladen eragina