Enpresek euren sistema informatikoen babeserako neurriak hartzen laguntzeko, jardunaldi eta ikastaro bat antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak Zibersegurtasuna Urola Kostako enpresa ehunean ekimenaren baitan. Arduradunei begira prestatu dira ekintzok, egungo zibererasoen inguruko informazioa izan eta hauei aurre egiteko baliabideak ezagutu ditzaten.

Lehenik jardunaldia egingo da, azaroaren 21ean, 09:15etik 11:15era. Igor Unanue S21 enpresako bazkidea eta Andoni Valverde Iberdrolako segurtasun arloko arduraduna izango dira hizlariak. Ikastaroa, berriz, azaroaren 29an izango da, 09:15etik 13:15era. Hortan Miguel Fernandez Mondragon Unibertsitateko irakaslea ariko da.

Bi ekintzok Urola Kostako Udal Elkarteak Abendañon, Zarautzen, duen egoitzan izango dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, prestakuntza teorikoa gazteleraz izan arren, materiala euskaraz zein gazteleraz emango da.