Txikienentzat goizean eta helduentzat arratsaldean, denentzako ekintzak izan ziren atzo, San Martin egunez, Askizu auzoan. Mezaren ondoren Lopeneren zezen txiki eta poniekin ibili ziren bertaratutakoak; gero Manolo eta Oier Cañamares aita-semeak aizkoran eta Josu Urbieta harri jasotzen aritu ziren. Laja eta Narbaizak girotu zuten iluntzea.