Uemako teknikari Axun Larburuk gidatuta, Biziprest saioa eskainiko da datorren ostegunean, hilak 15, 19:00etan Getariako Alondegian.

Euskal Herri luze eta zabalean bezala Getarian ere azaroak 23 eta abenduak 3 artean egingo den Euskaraldia ariketaren xehetasun guztien berri izateko aukera izango da aipatu saioan: zergatik Euskaraldia? zein da ahobiziaren egitekoa? eta, belarriprestarena? Getariak zer nolako garrantzia du euskararen normalizazioari dagokionez?

Txapak non jaso

 Datorren asteko ostiraletik abenduak 3 artean egingo den ariketan parte hartzeko aukera badago oraindik. Horretarako, Getariako turismo bulegoan edo https://izenematea.euskaraldia.eus/  webgunean eman behar da izena.

Izena emandakoek, berriz, turismo bulegoan jaso behar dituzte txapak. Bertako ordutegia, ondokoa da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:15etatik 18:15etara, eta, larunbatetan, 09:30etatik 13:30etara.

Lotutako albistiak