Azaroak 21, asteazkena,19:00tan Alhondigan

Gotzon Barandiaran (Larrabetzu, Bizkaia, 1974ko martxoaren 21) euskal idazle eta kulturgilea da. Literaturan egindako lanaz gain, besteak beste musikaren arloan Bihotz Bakartien Klubaren (BBK) eta Katamalo taldearen partaidea izan da. Halaber, “Ahotsenea”-ren koordinazio lanak egin ditu Durangoko Azokaren lantaldean 2011tik 2013 arte

Pako Aristi Urtuzaga (Urrestilla, Gipuzkoa, 1963ko irailaren 17) euskal idazlea da eta kazetaria da.

Betharran ordenako fraideekin egin zituen bere lehen ikasketak eta ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan, Kazetaritzan lizentziatu zen EHUn. Komunikabideetan kolaboratzen du. La Voz, Egin, Liberación, Euskadi Irratia eta Herri Irratian kolaboratzeaz gain, EITBko gidoilaria ere izan da. 1985ean lehenengo eleberria argitaratu zuen Kcappo (tempo di tremolo) izenburuarekin eta ordudanik idazlan zerrenda luzea kaleratu du.

1992an eta 1993an Rikardo Arregi Saria irabazi zuen.

2008an Toribio Altzaga antzerkiko Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatur Sariaren irabazlea izan zen, Josu Dukatiren proposamena lanarekin.