Eguraldia lagun zutela, txotxongilo tailerra egin dute Urritza aisialdi taldeko kideek eguerdian herriko frontoian. Material ezberdinez osatutako hiru mahai jarri dituzte. Begiraleen azalpenak adi-adi entzun eta lanean hasi dira herriko haurrak.