Harmaila betez egin dio ongi etorria Getariak saskibaloiari. Atzo, 19:30etan hasita, jokatu zuen Keta Babyauto Sharks taldeak lehen partida herriko kiroldegian, bertaratutakoen oihu eta danbor-hotsen artean. Bereziki txalotuak izan ziren Gari Manterola getariarraren saskiratzeak. Partidaren amaieran 46-33 gailendu zen Sharks.