Euskara bizirik estatu egiturarik gabe? galderari erantzuten saiatuko dira asteazkenean, azaroak 21, Pako Aristi eta Gotzon Barandiaran Eskubide Sozialen Kartak antolatutako mahai-inguruan. Hitzordua 19:00etan izango da Alhondigan.

Aristi zein Barandiaran kultura arloan dabiltza, idazlea eta kazetaria da lehena, idazlea eta kulturgilea bigarrena. La Voz, Egin, Liberación, Euskadi Irratia eta Herri Irratian kolaboratzeaz gain, EITBko gidoilaria izan da Aristi. 1985ean argitaratu zuen lehenengo eleberria. Barandiaran Bihotz Bakartien Kluba eta Katamalo musika-proiektuetako kide izan da; Durangoko Azokaren Ahotsenea koordinatzen ere aritu da.