Urtero bezala, azaroaren 22an Xixilki eguna denez, egun bat lehenago ospatuko dute musikarien eguna Getarian. Felipe Murillo, Musika Eskolako irakaslearen arabera “Santa Xixili egunean jai izaten dugu eta horregatik aurreko egunean ospatzea erabaki genuen”. Murillok azpimarratu duenez, aurtengoan “ospakizuna” izango da eta ez da “kontzertu, saio edo emanaldi formal bat izango biharkoa”. Berrikuntzarik nabarmena musika eskolako ikasleek Xabier Etxanizen gidaritzapean egindako batukada izango da. Hauek izango baitira kalejiraren erritmoa markatuko dutenak.

Egitaraua

  • 5:30ean: Musika Eskolaren BATUKADA: Xabier Etxanizek gidatuta
  • Ondoren, plazan: Xixili Dona abestia kantatuko da plazan
  • Jarraian, Berdura plazan: Txokolatada