2018ko enplegu planaren baitan, Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko gune publikoetan mantentze-lanak egingo dituen brigadaren enkargatua hautatzeko hautaketa-prozesuaren bigarren deialdia egin du.

Lanpostuaren eginkizun nagusia  da eskualdeko eremu eta espazioetako mantentze-lanak egiteko lantaldearen enkargatua izatea; hau da, taldea koordinatzea, lantaldearen laneko segurtasun eta osasuna zaindu eta bermatzea, lanak antolatzea, lanean erakutsi eta laguntzea eta lanen kalitatea zaindu eta bermatzea.

2018ko abenduan lanean hastea aurreikusten da eta lanaldiak 6 hilabeteko iraupena izango du.

Eskatutako baldintzak

  • Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuan alta egoeran inskribatuta egotea, eskabidea aurkezteko epe-muga amaitu aurretik.
  • Lan esperientzia egiaztatzea: eraikuntza edo pinturako 1. mailako ofizial gisa 2 urteko lan esperientzia eta enkargatu gisa (talde buru, obra arduradun…) 2 urteko esperientzia.
  • Lan arriskuen prebentzioko oinarrizko prestakuntza (30 ordukoa) egiaztatzea.
  • B gida-baimena.

Eskabideak aurkezteko epea

Eskabideak eta dokumentuak aurkezteko epea amaituko da azaroaren 23an (14:00etan). Eskabideak Udal Elkartearen sarrera erregistroan aurkeztu behar dira (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Oinarriak webgunean

Oinarriak eta eskabide ereduak, hemen.