Atzo aurkeztu zuten Uxue Alberdik eta Eider Eibarrek osatutako Poza album ilustratua. Hamar bertso eta irudirekin, pozari kantatzea dute helburu Elkar agitaletxearekin kaleratutako proiektuan. Alberdik azaldu zuen, gainera, poz ezberdinak ageri direla lanean: “Xomorro bakoitzeko poz bat: iñurri poza, erleen poza, matxinsalto poza, kilkerren poza…”.

Getarian bizi den idazleak jakinarazi zuenez, “liburua kontatzeko baino kantatzeko egokiagoa izan daiteke”. Horrela, album ilustratuan oinarritutako abesti eta klip bat ere kaleratu dituzte. Iban Urizarrek konposatu du kanta; Alberdi eta biek abesten dute.

Datorren astean irekiko da euskal kulturako argitalpen gehienak biltzen dituen Durangoko Azoka. Uxue Alberdi eta Eider Eibarrek hitzaldia emango dute abenduaren 8an, 13:00etan, argitaratu berri duten lanaren inguruan. Saguganbara txokoan izango da hitzordua.

Argazkia: Barren.