Duela bost urte eraikitako Balenciaga kaleko garajean zenbait plaza daude libre eta Udalak 16 salgai jartzea erabaki du. Astelehenaz geroztik eskatu daitezke horien inguruko xehetasunak udal bulegoan.

Bertatik jakinarazi dutenez, bigarren solairuan daude aparkalekuok eta ez dira itxiak, hau da, marrak dira. Horien prezioa 22.074 eurokoa da.

Zenbait herritarrek interesa agertu dute dagoeneko eta hauekin zerrenda bat osatzen ari dira Udalean, izapideak egiteko garaian beraiekin harremanetan jarri ahal izateko.