Eguneroko energia kontsumoa ulertzen laguntzeko hitzaldia antolatu du Getariako Udalak datorren astearterako. Etxearen alorrean energia hornidurei buruz jakin behar duzuna. Gizarte bonoari buruzko informazioa, izenburua jarri diote eta Kontsumobideko teknikari batek eskainiko du.

Zenbait galderari erantzungo dio teknikariak: Nola aurreztu dezaket nire fakturetan? Ze ohitura aldatu beharko nituzke? Zer da bono soziala? Eska al dezaket bono soziala? Noiz, nola eta non eskatu behar da? Horrez gain, saioan bertan sor daitezkeenak izango ditu hizpide.

Hitzaldia asteartean, abenduak 4, izango da 17:30etik 19:00etara. Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartean eskainiko dute.