Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo herrian. Halaber, Euskaraldia ekimenaren amaiera eguna izango zen. Horren harira, egun osoan zehar, euskararen egoeraz eta etorkizunari begirako erronkez hausnartzeko gunea jarri zen Getariako Alondegian, besteak beste, euskarazko komunikabide ezberdinetan argitaratutako albisteekin osatua.

Iturzaeta Eskolako ekitaldia

Getariako Iturzaeta eskolako haurrek ere Euskararen Eguna ospatu zuten atzo. Arratsaldeko 15:15ean, plazara jeitsi ziren txistulariekin eta ondoren, bertsoak, abestiak txistularien laguntzaz, Euskaraldiko dantza, fandangoa eta arin arina jo eta dantzatu zituzten.

Hona hemen bideo zati bat…

…eta ekitaldiaren irudi bilduma: