Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuak bi ikastaro berri eskainiko ditu abenduan.

Ikastaroen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. 3 orduko iraupena izango dute eta doan izango dira. Ikastaro hauek eskainiko dira:

  • LAN ELKARRIZKETA: Lan-elkarrizketa entrenatuko duzu

Data: abenduak 13 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara

  • CURRICULUMA HODEIAN: Plataforma berriek nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko duzu.

Data: abenduak 18 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

Urola Kostako Udal Elkarteak laneko eta auto-enpleguko orientazio zerbitzua eskaintzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta  Europako Gizarte Funtsaren EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren finantzaketarekin.

Abenduko ikastaroen eskaintza guztia eskuragarri, hemen: