Jostunen eguna izango da ostegunean eta hori aitzakiatzat hartuta, familientzako topaketa prestatu du Cristobal Balenciaga Museoak larunbaterako. Joskintza, musika eta tradizioa ardatz, zenbait belaunalditako pertsonen ezagutzak eta jakintzak partekatzea dute helburu.

11:00etan hasi eta eguerdira bitartean, hainbat ekintza izango dira:

  • 11:00etatik 12:00etara, tailerrak.
  • 12:00etatik 12:45era, Donostiako Orfeoi Txikiaren emanaldia.
  • 12:45etik 13:30era, tailerrak eta Eguberrietako enborraren piztea.

Ekintzok doakoak izango dira adin txikiko umeekin gerturatzen diren familientzat edo familia horretako hirugarren belaunaldiko kideentzat.

Informazio gehiago eskuratzeko 943 008 840 telefono zenbakira deitu edo info@cristobalbalenciagamuseoa.com helbide elektronikora idatz daiteke.