Gabonak iristeko bi aste eskaz falta dira eta horren harira, Urritza Aisialdi Elkarteak hilabete honetako ekitaldia larunbatean ospatuko du., hau da, Gabonen gaiarekin zerikusia duten tailerrak antolatu ditu.

Ekitaldia eguerdian hasiko da eta haurrek hainbat apaingarri egiteko aukera izango dute frontoian. eguraldi txarra eginez gero, Berdura plazan egingo dituzte tailerrak.