Goizeko 7:30ak aldera, suhiltzaileek eta ertzainek apurtu dute herriko lasaitasuna. Izan ere, ARTZAPEK jakin duenez, Cristobal Balenciaga Museoan “sute txiki bat hasi da Aldamar jauregian”. Gainera, “ematen zuena baino gutxiago izan da” eta “ez da oso larria izan”.

Sutea

Aldamar jauregian dauden eskaileretan hasi da sutea. Eraikin zaharrean dauden eskaileretako kable bat izan da sutearen erruduna. Handia dirudu arren ez da oso larria izan eta egunero bezala ireki dituzte ateak, normaltasun osoz.

Balenciaga Museoa: Aldamar jauregia (eskubia) izan da sutea jasan duena.