Larunbatean,  abenduaren 15ean, Getariako Txeruk Santo Tomas eguna ospatuko du eguerditik aurrera frontoian. Elkarteak urteroko postua jarriko du eta taloak egongo dira saltzen 12:00etatik aurrera. 
Arratsaldean berriz, gabonak ate joka ditugun honekin, gabonetako kanten entsegua egingo dute Txeruko lokalean arratsaldeko 18:00etan. Ondoren, partaideek txokolate beroa dastatzeko aukera izango dute.