Igandean Iturzaeta eskolako areto nagusian ‘Zoaz Pake Santuan’ antzerkia ikusi ahakl izango da. Begoña Bilbaoren gidaritzapean, Emmanuel Robert-Espalieu egilearen lana taularatuko dute, 19:00etan,  Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktoreek.

‘Zoaz Pake Santuan’

Txalo Produkzioak antzerki konpainiaren “Zoaz pake santuan” lanean, bikote batek daraman bizimodu aspergarria antzeztuko da. Hori amaitzeko, andreak gizona pozoitzea erabaki du, eta, ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio gizonari. Hala, aurreikusita duen plana hankaz gora jarriko zaio barrez lehertzeko moduko komedia horretan. Egundoko ustekabez hornituta dago bikote barregarri horien antzezlana, eta, akats, ahulezia eta baldartasun ugari dituzten arren, aldi berean, dibertigarri eta maitagarri ageriko dira.

Sarrerak

Sarrerak Turismo bulegoan bost eurotan erosi daitezke aldez aurretik. Aretoa betetzen ez bada, egunean bertan leihzatilan erosteko aukera egongo da.