Irailean, eta arrazoi desberdinak tarteko, Harralde desegitea erabaki genuen. Gune fisikoari pertsianak jaitsi bagenizkion ere, Ezker Abertzalearen jardunak aurrera darrai.

Eta orain iritsi da aurrera begira jartzekoa. Baina orain dela 20 bat urte egin zen bezala etorkizunari inteligentzia kolektiboaz erantzungo diogu; guztion artean pentsatu, eztabaidatu eta erabakiko dugu Getaria ze egoeretan dagoen, Ezker Abertzalea nola aurkitzen den, txokorik behar dugun etab.

Bihar elkartuko gara lehen aldiz parte hartze prozesu baten bitartez ETORKIZUNA MARRAZTEKO. Animatu!

Eguna: Larunbata 15

Ordua: 10:00-12:00

Lekua: Ulpiano Etxea