Argala, 40 urte: Ezin izan zena izango da!

Abenduaren 21ean Jose Miguel Beñaran Ordeñana, Argala, Angelun erail zutenetik 40 urte beteko dira. Hori dela eta, “78/18 herri baten memoria” dinamika abiatu dute Arrigorriagan. Herri dinamika honen aterkipean argazki esposaketa eta hitzaldi zikloa bat antolatu dute: borroka feministaren bilakaera, gazte mugimenduaren 40. urteurrena eta GARAk Argalaren inguruan berriki argitaratu duen liburuaren aurkezpena.

Herri dinamikaz gain urteurrena probestuko dugu errelatoaren batailan eragiteko. Urteurren borobila izanik izaera nazionala hartuko du eta hiru dira politikoki landuko ditugun ideiak: gatazkaren izaera politikoa, errelatoan sakondu estatu terrorismoa salatuz eta independendentzia ta sozialismoaren norabidean egindako ekarpena gaur egunera ekarri.

Helburu horrekin hitzordu bat izango dugu abenduaren 23an goizeko 12:30etan Arrigorriagako plazan. Getariarrak bertara hurbiltzeko deia egiten dugu.

1978an Argala erail ostean harrera beroa egin zitzaion haren gorpuari Arrigorriagan. Baina egun batzuetara, gorpua hilobiratzeko unean, Arrigorriaga poliziaz hartua zegoen eta gutxi batzuk egin ahal izan zuten hilerrirarteko bidea. Aurton, egun hartan EZIN IZAN ZENA IZANGO DA.