Ostiralero, plazan, Euskal Preso eta Iheslari Politikoak etxera ekartzeko kontzentrazioa egiten da. Eta urteko azken ostiralean ere, eta urtero bezala, aldarria plazara nahiz alde zaharreko kaleetara eramango da. Hau da, data berezi hauetan ekimen xume eta hurbila egitera doa Getaiko Presoen Lagunak.

Bertan parte-hartzera animatu nahi ditugu Getariarrak eta bide batez elkartasuna, babesa eta maitasuna adierazi egun hauetan (ere) bere lagun eta senideak Espainiako eta Frantziako punta desberdinera bixitatzera doazen Getariako haur, gazte, heldu eta zahar guztiei. Zaindu! Maite zaituztegu! Zuekin gaude!

Denak etxera ekarriko ditugu!