Hiru Errege Magoek botatako gozoki pilarekin gustura dira Getariako haurrak. Arratsaldean heldu dira Erregeak San Anton mendialdetik, bitartean umeak entzun zitezkeen Kale Nagusian “badatoz Erregeak, badatoz Erregeak” eginez, gurasoei eskutik tiraka. Haiek jaurtitako karameluak jasota, etxerako bidea hartu dute txikienek, goiz oheratzeko asmoz. Egarrituta etorriko direlakoan, “zerbeza eta txakolina” utziko dizkiela esan duenik bada.