Gerra Zibilean Gurseko kanpalekua, gaur egun mediterranear itsasoan… errefuxiatuen egoera islatu eta kontatzea du helburu Basotik itsasora dokumentalak. ARTZAPEren azken alean eman genizuen Beñat Gereka getariarrak zuzendutako azken lanaren berri, irudiotan ikus daitekeenez.

 

Orain proiektua finantzatzeko crowdfunding kanpaina jarri dute martxan Verkami webgunean. Diru kantitate ezberdinekin lagun daiteke, 10 eurotik hasi eta 1.000 eurora arte. Egindako ekarpenaren arabera, gauza bat edo beste jasoko da, besteak beste, kredituetan agertzeko aukera, dokumentalaren aurre-estreinaldirako nahiz estreinaldirako sarrerak, edo Internetez ikusteko esteka.

Hona hemen dokumentalaren trailerra: